BCCCAP00000000000000000001792
Azkeneko saskigillea Bein, bakarrik arrapatuta, esan nion semeari: -Neskatxa ori ekarri bear al diguk etxera? -Zer du orrek? Garbi askoa da. Ondo itzegiña ta argia gaiñera. -Ez dit nik ori entzuten. Bai gauza askotarako argiegia. Neri etzaidak ik dioken bezelakoa irudi– tzen. Neskatxa aldrebesa danik ez diat esango. Baiña deabru guzien mingaiña, eta etxean beti okasioa. -Aitak aukeratu bear al dit emaztea? Nik nere– tzat bear det. -Ik dioken ori egia dek. Gure etxerako, ordea, pakean geran lekura, ez al diguk guda gaiztoren bat ekarriko? -Nere begiekin ikusiko bazendu, etzenduke orre– la itzegingo. -Or konpon adi. Baiña emakume orrek gure zaartzaroa etziguk asko arinduko. Ogei urte zitueneko ezkondu zan arekin. Berak jakingo zuen zergatik. Illebete baiño lenago asi zan gure errain berria, aurretik zeuzkan bi etxeko an– dreei aurrea artzen. -Lasai, lasai, Joxepa -ala baidu izena, esaten zion Maritxuk-. Bakoitza gauden gure lekuan, eta on egingo digu. Etzaigu gaizki etorriko, aurrekoak joan arte txandaren zai egotea. Nik begirune osoa diot aurrekoari. Ura joan artean ez det aren lekurik ostu nai. Zuk ere ez arenik eta ez nererik. Emakume orí sartu zaneko, bada, guraso zaarrak kezkatuak geneuzkan. Etxera uxoa ekarri zuela esan bazigun ere, amari laxter erakutsi zion uxotik gutxi zeukala arek, otsotik bai puska bat. Biurria atera zitzaigun, erretxiña, erritalaria eta sube gorriak bai– ño mingain zorrotzagoa. Bere senarrari etzion pa– kean uzten. 170
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz