BCCCAP00000000000000000001792
Gizaldi berria Min eman zidan orrek neri, eta amari ez gutxiago. Besteren etxean zertan sarturik bai al zeukan arek? Ez etxean alako bat nai ez genduelako. Ura zan, or<lea, zaarrena, maiorazkoa, ona, zuzena ta langi– llea. Benetan uraxe bai etxerako nai genduela. Baiña osabak eraman zigun. Bigarrena, berriz, etxera ezkonduko zana, biurria zan, alperra, eskolatik erdietan piper egiten zuen oietakoa. Amaika zigor artua zan, maisuak emanta. Ajola gutxi ari. Astoak makillari bezela, ortzak era– kusten zizkion. Ume biurri ura geratu zitzaigun, ba– da, gure ondorengo; eta etorri zitzaigun gure etxean ezin bizia. Alare, apaizgaiak etzigun etxean ezeren kasturik egingo. Osabaren esku geratu zan ordain bear guzia. Beste alabatxo bat ere joan zitzaigun konbentura. Onek bai; arrasta palita egin zigun. Baiña, gure iri– tzian, ondo emana zegoen. Pakean zijoan, bada, oraindik gure sendiko bizi– tza. Zaarrak eta gazteak bat egiñak. Geldi-geldi, se– me-alabak aziburua artzen ari ziran goraka; besteak beeraka aiñean. Ni, berriz, Gipuzko alde guzian sas– kigiñean. Etxe antara ere bai bein baiño geiagotan. ' Gurasoak bai, zaartu zitzaizkigun. Baiña an ze– goen Maritxu, aingeru baten gisa, aien egin bear ta nekeak arintzeko. Zaarrena apaiz joan ta etxerako geratu zitzaigun bigarrena, ezin egon biurri ura, noiznai ikusten nuen bere aldameneko. neskarekin. Norbaitek esan zida– nez, artzeko baiño uzteko obea ornen zala. Bere ondo jantzi nai ta pitxi garestiekin, etxeko irabaziak zurrupatzeko aski ornen zala bera bakarrik. Neska txirtxil arek noiznai izaten ornen zuen amarekin ez– tabaida ugari. 169
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz