BCCCAP00000000000000000001792
Azkeneko saskigillea Ezkondu ta berrogei ta amar urtetatik gora, nere– tzat paketsua etxetik kanpora. Baiña sendian bage– nerabilzkien naiko ixtilluak, bein gure seme zaarrena etxera ezkondu zanean. Baserriko lanak aitak eta nik egiten genituen. Deia nuenean, berriz, saskigintzara. Orí izan zan, aitari eziña etorri zitzaion bitarte, nere betiko bizitza. Etxe artan lenen eroriko zana aitona izan zan. Ez zaarregia zalako. Baiña lan asko egiña eta otz-bero galanki igaroa. Urteak baiño len zaartu zan. Bere buruari tratu txar asko emana, bein gazterik alargun– du zan ezkero. Ura ere, Joxe, zu bezela geratu bai– zan. Ez noski orrenbeste semerekin. Alabak ere ba– zituen. Azkenerako, etxera eziñak bildu zuen. Ori da bizitzaren legea. An zegoen nere ama, etxeko errain xaarra, nere emazte Maritxu bezelako emakume goxo ta serbitza– ria. Bere esku artu zuen aitagiarrebaren azken ardua berak zekien bezela arintzea. Aitona bera ere ona zan, saskigillea, asko supri– tua. Baiña ixilik beti bere lekuan zegoena. Oiñazeak bazeuzkan ere, aiek beretzat zituen. Etzion erren– kura aundirik agertuko bere erraiñari. Ez, asko beze– la, asarre ta denekin purrustadaka. Poliki-poliki, ai– deak jotako frutu bat bezela erori zan. Etxean aren bearrik ez bageneukan ere, negar egin genion. Baiña poz bat eraman zuen, Maritxuren lenengo semea, bere billobatxoa, ikusi zuelako. Ainbeste maite zuen baserria oiñordekorik gabe etzan geratu– ko. Orain bi gizaldi gelditzen giñan, baiña irugarrena asita. Gertakari batek naigabetu niñun. Bagenduen osaba apaiz bat, eta zazpi seme-alabetatik bat Jain– koari eskeintzea nai zuen onek. Apaiz egitea alegia. 168
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz