BCCCAP00000000000000000001792
GIZALDI BERRIA Gutxi gora-beera badakigu baserri bateko fame– liaren bizimodua nolakoa dan. Egunak, asteak, ille– beteak eta urteak, beti bezela, lan berdiña. Gaur igarotakoaren gisakoa biarkoa. Aldaketa gutxi. Urte giroetan zerbait. Aspergarria benetan, batez ere emakumeentzat, orduan beiñepein. Gaur egunean oien bizimodu lotua asko arindu da. Maitasuna ta eramanpena bear zituen etxeko an– dreak, bere menpeko bizitza ura burutzeko. Mendi aldekoak, mezetara ezik, etziran iñora ateratzen. Gizonezkoak, aste guzian lanari erantsita bizi arren, iganderik geiena aske zeukaten. Emakumeak ezta ori ere. Aspergarria benetan. Elkar maitasuna bizi zan famelietan, orrek goxatuko zuen. Orí palta bazan, inpernua herbera. Orregatik esaten nion nik Maritxuri, pauso orí emateko oiñak tinko jarri bear genituela lurrean. Neretzat ondoren zetorkidan bizimodua etzan ne– re gaztarokoa bezela izango. Gaztetan, ezkondu bi– tartekoa, ibilia, eragin aundikoa izan nuen. Asper– tzeko betarik etzeukana. 167
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz