BCCCAP00000000000000000001792

Fameli berria -Etzaio orregatik dizdiz ori joango, urre garbi- -garbia ornen da ta. Ura beren beatzetara ez joan bearra, inbiri pixar bat zebillen. Bukatu ta elizatik atera orduko, asi zan musuke– ta. Lenengoa, jakiña, neri eman zidan. Gero, bana– ka-banaka, ara joan ziran guziei. Nik oitura ori, txa– rra edo ona, somatu det joan naizen eztai guzietan. Bazkaldu ta gure eztai ondorengo txangoa egitera joan giñan. Ez noski egun askokoa ta urrutira egiña. Fameli berrian sartzerakoan, eta ango alabatzat artu -une goxo ta gogoangarria izaten da ori-, berri– ro musuketa txiki bat. -Zuri ere kosta zaizu orratik ezkontzea -esan zion gure aita zanak Maritxuri. -Bai, orixe. Guda zital arek ditu erru guziak. Baiña oraindik ez gera zaarrak. Nik ogei ta bost urte, eta Joan Mañuelek ogei ta zazpi. Bere sortetxe, guraso ta denak utzita, fameli berri bateko alaba egin zan. Oso pozik artu zuten, bada, nere gurasoak alaba berria. Bai-baizekiten nolakoa zan. Ez emakume bearrean geundelako. Ama ta iru alaba zeuden etxean. Auek ere laxter asiko ziran beren bizimo– duak aukeratzen. Jolasak bukatu ziran. Laxter ikasiko genituen ez– kontzak dakarzkien buruausteak, uztarripean eta bi– zimodu lotu batean bizi bearrak. Gurasoen aldetik pakea izango zuen. Ama, oraindik sasoikoa, sartu berria bezin emakume go– zo ta atsegiña. Aita ordurik geienetan kanpoan izango zuen, bere bei, ardí, zelai ta txondor lane– tan. Etzion errenkura aundirik egingo errain gaz– teari. Beste iru gazteak, berriz, ordurako aldame- 165

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz