BCCCAP00000000000000000001792

Azkeneko saskigillea -Etxe ortatik ezer askorik ez noski -esango zuen norbaitek. -Utziozute pakean. Gaizki esakak ez du ondo ematen. Guk ere zer geiago eramango ote genduke guda ondore ontan? -erantzungo zion besteak. -Bera da ori, bera, arriorik onena. Pixua duen ainbeste urrerekin erosiko ez litzakena. Munduko arrio guziak baiño geiago balio du neskatxa orrek. Gurdia, beiñepein, bere irrintzia lau aldeetara zabalduz, baserri batzuen atarietan barrena, iritxi zan bere lekura. Ondoren, laxter etorriko zan uxoa ere. Gure moldaketa guziak egin ondoren, iritxi zi– tzaigun eguna. Erriko elizan bertan, eta aste egu– nean. Ala aukeratu baigenduen. Biok, orduan ez– taietara joaten ziran moduan azaldu giñan. Jende gutxi generaman. Bear-bearrezkoak gaiñe– ra. Ogeiren bat guzira, famelirik geienak lur jota geunden ta. Markesak neri emandako erraztuna beatzean sar– tu nionean: -Jesus! Orren eztai arlotea eta olako erraztuna erosi? Orí den dirua alperrik botatzea! -Ez olakorik. Markes batek Joan Mañueli egin– dako erregalia ornen den ori. -Markesen artean ere ibilia al degu? -Amar bat urtean beren semetzat eduki zuten beiñepein ta... -Eta baserriko alaba arlote batekin ezkondu? -Losintxaz betetako markcs baten alaba baiño naiago det. Arek neskame bat bear du lanerako. Au bakarrik aski da. -Baserri lanetarako ez ote du erraztun orí kendu– ko? 164

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz