BCCCAP00000000000000000001792

FAMELI BERRIA Noizbait ezkontzeko lekua ta eguna aukeratu ge– nituen errian bertan. Zertarako joan ots aundiko eliz oietara? Gure etxean olako alaba berri bat artu baiño len, konponketa batzuk egin genituen. Orí beti nai ta nai ezkoa izaten da olako arazoetan. Maritxuk ere preparatua zeukan eramango zuen arrioa, al zezake-na. Guda ondo artan etzan erreza. Ezkondu baiño len, sartuko zan etxean egon bear zuen arrioak. Ori eramateko, bei edo idi parerik onenak, aundiz berdin xamarrak, margoz ere bai, estalki eder bana bizkarrean, garbi-garbiak, biak ko– peteko banarekin ikusgarriak, kopetean beera kolore askoko parpaillak zintzilik, gurdia ere apaindua zer esanik ez. Txukun antolatua gaiñean zeraman zama edo arrioa. Zurezko ardatza jaboi pixka batekin igur– tzia, txirrin bizi bat atera zezan, inguruko baserritar guziei adierazteko arrioa bazeramatela. Goxoa joan– go zan itzaia. Entzuten zutenak ala ornen zioten: -Badarama gure Maritxuk arrioa. 163

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz