BCCCAP00000000000000000001792
Etxera biurtzea -Olako erraztun gutxi billatuko dezu gaurko egu– nean Gipuzko alde ontan. -Ezkontzen geran egunerako ez dago gaizki. Bai– ña ni ez naiz onekin ibiliko, lotsatu egingo nintzake ta. -Markes baten emaztea erraztun onekin ibiltzea– gatik lotsatu? -Bai. Markes ederra zaude zu. Ala izan baziña, etziñan nere atzetik ibiliko. -Par egin dezagun. Nik beiñepein, Maritxu, ori jarriko dizut beatzean. Agur, bada; ta, dena bukatze– rako, atzera-aurrera asko dauzkagu egin bearrak. Markesaren diruzaiak azaldu zizkidan baitu niñute– nen izenak. Egunen batean esango dizut nor diran. la aztu nintzan esatea: biar zuen etxera nator saskigiñe– ra, nere aitak artua ornen dauka deia ta. An arazo auetaz itzegiteko naiko beta izango degu. Ez nauzute noski sukaldean artuko. Baiña badakizu zure aitak zergatik ukatu zidan ori? -Nik? Zergatik, bada? Baiña jakin nai nuke bai- tzaille oiek nor diran. -Negar egingo dezu, Maritxu. -Ez dio ajolarik. Zuk esaizkidazu. -Orretxegatik zure aitak ez niñun sukaldean artu nai izan. -Orduan, nere aita da baitzaille oietako bat? -Bai, zoritxarrez, Maritxu. Diruaren lanak. Pello Zugazti, Bartolome Goikoetxea, Erramonen anai mutil zaarra. Beste biak, berriz, Prantzi aldekoak. Baiña zin egidazu ez diozula aitari itz erdi bat•ere esango. Bestela, sekulako atzeratuko litzaidake, eta etzaigu komeni. 161
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz