BCCCAP00000000000000000001792

Azkeneko saskigillea jakin, ta aske abeto biziko giñakela, alare ezkondu, bata besteenganako erakar indar orri jarraituz, bat egin ta fameli bat azitzeko alegia, zeruko txoriak bezela. Askotan, gure borondateak baiño indar geia– go dauka orrek. -Jesus! Nork ulertuko du zure izkuntz ori? Ez– kontzeak dena ezkorra ote du mundu ontan, zuk diozun bezela, edo ez al du atsegin ta pozik edukiko? Badirudizu pauso ori emateko beldurrak zaudela. -Beldurra? Asko pentsatzen duenik ez ornen dala ezkontzen. Itxu-itxuan egin bear dan lana ornen dala. Baiña nik ez nuke orrenbesterik esango. Alare, bu– ruausterik pranko ematen dit. Nere kontzientziko dei txiki batek bultzatzen nau ortara: bearra nabaitzen det. Praille edo mutil zaar bakardadean bizitzeko ez niñun egin Jainkoak. Orregatik, lagun goxo bat au– keratu det. Aurrera, Maritxu, osasunak laguntzen badigu. Besteak aiña izango al gera gu ere. Baiña ez gaitezen ametsetan bizi. -Ortan, Joxe Mañuel, arrazoi dezu. Bere atsegin ta nekeak izango dituela ezkontzak aurretik ondo pentsatzeak ez digu kalterik egingo. -Nere ama markesak erregali on bat eman dit zuretzako, len ere esan dizut, eta nerekin dakart. -Bai, zereko zure ama markesa! Nerea bezela- koa! -Nik beiñepein garai batean ala deitzen nion. Atera ta eskura luzatuz: -Torizu erraztun eder au zuretzako. Uste det an– do izango dezula. Arentzat lasaiegia ornen da. Oiek beatz meak eta guriak izaten dituzte. Baserrietan lanean ari diranak lodiagoak noski. Beatzean sartu zuen eta ala zion atsegiñez: -Badirudi neurrian neretzat egiña dala. 160

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz