BCCCAP00000000000000000001792

Azkeneko saskigillea rriagorik? Txarro batetik edaten genduen, eta sar– tzen zituen pitarretan koipetan zikindutako bizar zuri aiek. Berak zionez, etziotela etxe askotan bertako fa– meliarekin hatera jaten uzten. Etzan batere arritze– koa, ura artara ikusi ta atzera egingo etzuenik etzan ta. Ni, oraindik gaztetxoa izan arren, zearo nazkatu nintzan. Azkeneko artu genduen katillukada esnea, ura bai ederki sartu zala, baiña garbia. Ez nintzan ni bakarra nazkatu. Ikusten nuen aitak ere oso arpegi estrañoa jartzen zuela, arek kutxarea kazuelan sartzen zuen bakoitzeko. Orduan uste det, urrengo goizean egingo zuenaren asmoak artu zitue– la. Bestela, ura gure etxean zegoen bitarte, otordu guziak nazkaturik egin bearko genituen; edo bestela, leku askotan egiten zutena, berex eman ari. Baiña orí etzan aitaren gogozkoa. 16

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz