BCCCAP00000000000000000001792

Etxera biurtzea kesak. Ezetz erantzun nion. Guda bukatu zai nen– goela, auzoko neskatxa zoragarri batekin ezkontzeko asmoan. Andik erteeran, bada, eskupeko on bat artu nuen ango amaren eskutik. Au dena zuregatik egiña det. Zu zenbiltzan nere buru ta biotzean. Baiña abiso txiki bat ez bialia gaizki egin det. -Illa edo ango aberatsen batekin ezkondua izango ziñala, ori zan nere kezka. -Benetan ezagutzen zaitunak zu etzaitu utziko. -Orain da ordua esaten dezuna erakusteko. -Bai, Maritxu. Guda bukatu da, ta Jainkoak era- man nazala, beste olako bat ikusi baiño len. -Ez dezu orduan atzera-aurrera orrela ibili nai– ko? -galdetu zidan Maritxuk, piakaitz ez ote nuen len aiña maite. -Ez orrelakorik. Ogei ta sei urte ondo beteak dauzkat, eta gazte gerala ezkontzea obea izaten ornen da. Gu oraindik sasoian gaudela famelia azi. Eta, idiak bezela, burua makurtu egin bearko, uz– tarriari lotzeko. -Uztarriari diozu? Ez al da ori ariña izango? -Denetatik, Maritxu. Gabiltzan esna, eta oiñak lurrean ondo ezarririk, ametsen aizeak ez gaitzan eraman. Otz ta beroak, neke ta naigabeak, asarre zaputzak, osasunik ezak, askotan gabeziak eta gose– -egarriak, uztarriari lotuta igaro bearko ditugu, gure borondatez ta maitasunez alorra urratu ta lantzen. Askotan, geiena maite zaitunak negar egin araziko dizu. Ez degu gurasoen ixpilluari begiratu besterik. Aiek daramaten uztarria astuna da. Maitasunak zer– bait arintzen die. Alare, famelia azi duten ontan, lasaiago bizi dira. Gure izaerak berezkoa du ori. Jainkoak olakoak egin gaitu. Naiz suprituko degula 159

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz