BCCCAP00000000000000000001792
Azkeneko saskigillea kezketan, Joan Mañuel. Ez badek betiko Maritxu galdu nai, mugitzea al dek. Ikusten nauen guzietan erdi negarrez ire berririk bai al detan galdetzen zi– dak. Guk oraindik ezer ez dakigula entzutean, onela esaten dik: «lila izango da, edo beste norbaitekin ezkondua. Zerbait pentsatu bearko. Ezin ninteke za– lantza ortan aren zai bizi». -Aitaren ta zure eskariak laxter beteko ditut. Etzitzaidan bein ere Maritxurik aztu. Etxekoekin bukatutakoan, txuxenean ara joan nintzan. -Bazenduen ordu -erritan asi zitzaidan, bere ongi etorri maitagarria egin ondoren-. Beste guziak azal– du ta zu palta. Abiso txiki bat biali ere e'z. Naigabe– tua emen eduki nauzu urte ta erdi auetan. -Ezkondu baiño len erritan asten bazera, gero nor konponduko da zurekin? -erantzun nion parrez– -parrez. -Ez, Joan Mañuel. Ni ez naiz erritan ari. Au ez da nere kezka bat agertzea besterik. Illa izango ziñala– koan beldurrak eduki bainauzu. Antz eman nion ez niñula nolanai maite, eta ari min emanak naigabetu niñun. -Barkatu, Maritxu. Dena bion onagatik egin det. Ondo irabazten nuen, ta xox batzuk ekarri nai. Ber– din gure baserriak martxan jarri badira ere, lur jota dago guréa. Zuena ere bai noski. Ortik zerbait etorri– ko zaigun itxaropenetan ezin giñezke egon. -Bai. Orixe da egia. Bizi ta jazten gerala; emen ez dago besterik. -Nik mordoska bat ekarri det, nere bigarren gu– raso markesak beren etxean eduki naute ta. An egi– ten nuen lana. Mantenua ta sari pixar bat ematen zidaten. Ezkondu al nintzan galdetu zidan ama mar- 158
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz