BCCCAP00000000000000000001792

Etxera biurtzea berak ere naiko kezketan zebiltzan, Prantzirako sa– rreran arrapatu ta ez ote niñuten illa izango. Bestela, guda bukatu orduko etorria bearko nuela. Andregai gaixoa ere urduri eduki nuen. Etzekiten zer gertatu– ko zan. Nere berririk ez baizetorren iñondik. Sei illebeteren gora-beeragatik abisorik bialtzea etzitzai– dan oroitu. Baiña zai neuzkan maiteentzat epe luzee– gia izaki ori. Etxekoei galdetzen ornen zien Maritxuk. Au ezin zan lasaitu. Eske onak bai ornen zituen. Baiña nere berri seguru jakin gabe etzuela beste iñorekin asi nai. Etxekoen erantzuna etzan besterik, denak zekite– na baizik: guda bukatu baiño urte bat lenago Prantzi– ra iges egin nuela, ezkontzerako xox batzuk irabaz– teko asmoan. Aiek etzekiten geiago. Berak ere kez– kati xamar bizi ziran. -Ea berriro len eduki zuen markesaren etxera joan zan -zioten. Maritxu ere larri ornen zebillen, il ote niñuten, edo zapuztu ta aberatsagokoren batekin ezkondu. Neregatik ainbeste arraixku igaro ta gero, polita izango litzake ori. Ala egin banuen, epela sartuko niola, bere arrio pixarra ere preparatua zeukan ta. Ni, ordea, ez nengoen aztuta. Bai-bainekien ne– regatik supritzen biziko zirala. Illunabar batean azaldu nintzan etxera. Ango goi– bela argitu nuen. Beren ongi etorria ta kezkak agertu ondoren, aitak ala esan zidan: -Diru pixar •bat egin nai badek, motell, nonaitik bazetorrek saskigintzarako eskea. Beste batek aurrea artu baiño len así bearko dek. Amak, berriz, oso serio: -Maite autenen biotzik ez dek orrela edukitzen 157

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz