BCCCAP00000000000000000001792

Azkeneko saskigillea Ateraldi oni par egin zion markesak. -Umore onekoa aiz beiñepein, eta orrek ez dik gutxi balio. Mundu au lasai igaro nai badek, broman artu bearra zegok. Ondo pentsatua ori. Ankak lu– rrean darabilzkik. Arazo guziak martxan jarrita ere, bere garraztasunak badizkik ezkontzeak. Emazteta– rako emakumerik onenak baserrietan arkituko dituk. -Nik beiñepein, nitzaz aztu ez dedin, bi edo iru bisita egin dizkiot. Saskigintzara joan nintzan batean ezagutu nuen; eta, esan dizudan bezela, andik nator, nere bizia arraixkuan jarriz, etsaien lurra igarota. -Beldurgarrizko lana dek ori, motell. -Bai; baiña beti bakarrik. -Ez adilla geiago joan. Guda azkenetan zegok. Arrapatuko baiñute, badakik ire andregai goxo ori beste norbaitentzat geldituko litzakela. -Baldinbetan Jainkoak ez dezala nai olakorik! -Utziogun elkar izketa oni pakean. Irekin izan naizela jakitean, nere emaztea bai benetan poztuko dala. Asko maite iñun. Nonbait galdu ote intzan kezketan zegok oraindik ere. Eta zergatik ez auten eraman esango zidak. -Bai, ta nik ere pozik itzegingo nuke arekin. Amatzat baineukan. Len ere esan dizut gudatik iges eginta natorrela. Bukatu arte ez nuke joan nai. Bi aldeetan baidauzkat etsai gaiztoak. Emen lana billatu nai nuke, xox batzuk irabazteko asmoan etorria naiz ta. Orrenbeste urte galdu ta xentimorik gabe ez– kontzera joatea ere ... Andik ez <lago itxaropenik. Lur jota utzi dituzte baserri guziak. Emen lana eman– go dizute, baiña jan truke. -Aizak: ori besterik ez bada, lana nik ere emango nikek. Baita ordaindu ere beste langilleei ainbeste. -Baiña urruti egongo da lantegi ori? 154

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz