BCCCAP00000000000000000001792

Aita markesa gudatean, karlisten gudalbururik piñenak Lizarran pusillatuta, bi aldeetako buru ziranak Bergaran be– sarkatu ta bukatu ziteken itxura gabeko elkar iltze ura. Erru zutenak aske geratu itun, billauak ziralako, ainbeste astokeri egin ta gero. Pin jokatu zutenak, berriz, espetxera edo iges egin bear. Oraingo au ere anbat ortara bukatuko dek. Gutxiena uste dezute– nean, besarkadaren batean bilduko dituk bi etsaiak, eta bi alderdiak etsaien eskuetan geratuko zerate. -Ortarako al gabiltz, ia bost urte auetan gudan, gero untxiak bezela plazan saltzeko? Amaikak armen aurrean erori bearko du, eta ori merezi lutekenak danen gaiñetik agintzen. -Zuek bezela pin ibilientzat negargarria. Alare, lenbailen bukatzea obe dezute. Mendi oietan berdin ez daukazute zer egiñik. Denbora galdu ta erria lur jota utzi. Gudate orrek etzeukak anka ta bururik. Ori, pakean ezin bizi diranen lana dek. -Aspaldi igerri nion nik orri. Orrela ibili baiño obe degu, galduta bada ere, gure famelietara bildu. Ea gure bizimodua martxan jartzen degun, Euskale– rriak ere euskaldun eta bere buruaren jabe bizi nai luke baiña. -Neri ere min ematen zidak zapalketa orrek. Ez– kondu al intzan? -Ez, eta obe biontzat. Bestela, onenbeste urtean, berezketa negargarri ta luzeegia izango litzake. Zau– ritu ta sendatu arte, beren etxean ezkutatu niñuten. Beeraxeago egin bainuen nere burruka. Maritxu an– go alaba daukat itz emana. Neskatxa zoragarri bat, txintxoa ta maitalea. Izan ere, markes baten semeak nola ez du bereganatuko baserriko neskatxa sinple ta ezjakin bat? Oraingo guda au bukatu arte itxogingo al diogu elkarri. 153

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz