BCCCAP00000000000000000001792

Azkeneko saskigillea -Nai nuke, baiña seguru esateko ez dakit nor dan edo diran. Il nuen mutil zaar ori baliteke bat ala izatea. Baiña ez det besteren berririk -esan nion zer atera. -Eta nor diran baenkike, zer egingo ieke? -Nik ezeren txarrik ez. Etzidaten kalterik egin. Bestela, ezjakin bat izango nintzan, nere erri aldean geienen gisa. Eta ori, aiei eta zuri esker. -Nik etzekit nor diran. Baiña nere ordeko joan zanak, eta etxeko martxa daraman diruzaiak, jakingo dutela uste dit. -Orixe jakin nai nuke, bada. -Amar urtean bizi intzan etxera joaten baaiz, an- bat ikasiko dek. -Eskertuko nizuke ori benetan. -Ire esku zegok. Baiña lanerako ire gurasoak es- ku paltarik ez ditek edukiko. -Ez. Aita oraindik sasoikoa, aitona ere or non– bait, ama ta nere iru arreba, etxeko martxa eramate– ko aiña langille badaude. Ondo moldatzen dira. Aita liberal bero oietakoa det, eta larri ibilia da. Nik sal- batu nuen. • -Eta zergatik jazarmen ori? -Nik salatuko ditudan beldurrak edo ... Baiña nor diran ez dakit. -Eta guda au irabazteko itxaropenik bai al dauka– zute? -Asterako ere banekien ezetz. Auntzak bezela mendi muturretara bota gaituzte. Etsaiak, berriz, erri aundi guzien jabe. -Ortan arrazoi daukak, Joan Mañuel. Lenengo 152

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz