BCCCAP00000000000000000001792
Aita markesa -Etzekit ori asmatu uan edo ez. Guri buruauste bat gaiztoa kendu iguken. I gure semea intzalakoan seguru egongo intzan. Guk, ordea, bagenekiken ire berri. Alare, i gazte jatorrenetakoa ta guraso maita– lea izanagatik, ezin botako iñugun aurrera, gure odo– lekoak atzera utzita. Nai ta nai ez -zaarrena semea diagu- ura geratuko uan ondorengo. Iri esan egin bearko genin ez intzala gure semea. Bestela, gure lana ez uan ulertuko, zergatik atzera uzten iñugun. Asarretuta aldegingo uan betiko. Ortan etzegok ez– bairik. Orduan naigabea eman baigun, orain, bizi aizela jakitean, benetan pozten gaituk. -Ori da Jainkoak !erro okerretan badakiela txu– xen idazten. -Gure arazo ontan beiñepein bai. Nola bizi aiz orain? -Bi aldeetatik igeslari. Gure teniente egiten zue– nak aolku au eman zidan: «Obe dek emendik alde– gin. Bestela, gure eguntariak, kapitanak, garbituko au». Eta guda txoro au bukatu arte emen nauzu. -Eta kapitanak zer zeukaken i il erazteko? -Billaua da noski. Ango mutil zaar baten lana da, ordea. Etxera ninjoala, bidera erten zitzaidan lagun batekin, ni iltzeko asmoan. Baiña biotz-biotzetik sar– tu nion neraman puñala, eta nere oiñetara erori zan illa. Nik ere maite det nere bizia. Gudaren lanak! Orregatik, guda bukatu arte nabil emen. Maioraz– koak Ameriketara aldegin zuen, eta ni geratu naiz oiñordeko. Markes baten semea artzai, txondor jaso– tzaille ta saskigillea, ez al da naiko parragarria? Ala– re, legoi isatsa baiño katu burua izatea obea ornen da. Konforme bearko, baiña ia lau urte auetan etxe– tik kanpora nabil gudan. -Eta baitu iñuten oietakorik ezagutzen al dek? 151
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz