BCCCAP00000000000000000001792
Azkeneko saskigillea beldurrik. Emaztea ere benetan poztuko dek, berri au jakitean. Nola antz eman ion gure semea ez intza– la? -Sei urte sei urte dira. Nik urbil xamar neuzkan, baitu niñuzutenean. Eta ordurako oroitz asko sartzen <lira baten buruan eta biotzean. Kolejioko oillar ba– tekin burruka egin nuenean sortu zitzaidan lenengo zalantza. «Oiek ez dituk ire gurasoak» esan zidan. Arek ortaz zerbait bazekien. Ni ez niñun, bada, on– ttoa bezela jaioko. Oldozpen oiek nerabilzkiela, ba– rru-barrura sartu zitzaidan gure maisuen artean en– tzun nuen itz bat. Ernio alegia zan orí, gure auzoko mendi zakar bat. Bereala oroitu nintzan aitonak bein nola eraman niñun ni ara. Arek, bere guruzbidea egin ondoren, beste zeremoni batzuk egin zituen ge– ro, eta uztai'batzuetan igaro, gerritako miña kentzen ornen zutela ta. Nere artean onela nion: «Nola liteke orí? Onera baiño len nonbait izan nauk orduan». Artatik así zan guzia. Azkenerako, garbi-garbi igerri nion angoa nintzala ni, eta joan egin nintzan. Kontra– bandista batek lagundu zidan etxeraiño. -Ez dakik nolako ixtilluak erabili giñun ire billa. Baiña ixilik, zigor gaizto baten beldurrak. Azkenean etsi genin, nonbait galdua izango intzala, i berriz gure begien aurrean jarriko intzan itxaropenik gabe. Zen– bat urte dituk aldegin uala? -Zazpi urte laxter. -Alare, ezagutu aut. -Onezkero besteren bat ekarri dezute. -Ez diagu bearrik izan. Etsi ta gero, seme-alabak izan dizkiagu. Landare bikaiñak zetozek gaiñera. -Bejondeizuela. Ez dakizu zer poza ematen dida– zun. Orduan, garaiz aldegiña asmatu nuen. 150
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz