BCCCAP00000000000000000001792
Aparia zuenean teillatutik zetorren urarekin betetzen zana. Ontzi batekin atera ta ekartzen genduen sukaldera. Baiña zikiña oso. Putzua itxua zan. Etzuen azpitik ixuririk, eta be– netan zailla ondo garbitzeko. Baiña denok, atarian geneukan ur putzuan egiten genduen lan ori. Aitak dena erakutsi zion. Baiña arentzat alperrik noski. Sagardoak atsegin geiago ematen zion, axa– lean geratzen zan urak baiño. Berak zionez, etzan gaztetan artara oitua, eta urtebete artan etxetik kan– pora zebillen. Leku askotan erreztasun aundirik ere ez. Ez baizegoen gaurko aukerarik. Aparitara deitu giñuztenean ziran kontuak. -Nondik jan bear ote du orrek? -nion nerekiko-. Ez baidu aorik ageri. Baiña kutxareak billatzen zuen zuloa. Ontzi bate– tik jaten genduen denok. Orduko baserri geienetako oitura ori zan. Gurean ala genduen beiñepein. Maiaren erdian pertzakada jarrita, bakoitza bere kutxarearekin, amaika gizonezko saskigillearekin, txita txikiak orea ontzitik bezela, aldiko bost edo sei kutxare baziran pertzakada artan, eten gabeko atzera-aurreraka. Or– tara oituak geunden. Zikiña edo garbia, ez aintza– kotz artu ere. Orrek etzigun nazkarik ematen. Gure artean ez baizan bizar aundirik. Baiña arek jaten zuen bezela bai. Bizarrez itxi– itxia baizeukan aoa. Etzitzaion zulorik ikusten. Dena bizarra; eta, kutxarea sartzerakoan, sasiz inguratuta– ko ar zulo gorri bat bezela azaltzen zitzaion aoa. Bizar luze aiek koipez zikinduta, bein ta berriz aren kutxareak ala jardun zuen, bizar aundi aiek eskobi– llak bezela kutxarea garbituz eta ezpaiñak jakiz zi– kindurik, gero denon pertzan sartuz. Zer nazkaga- 15
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz