BCCCAP00000000000000000001792
Aita markesa -Ekatzak, motell, bosteko ori. Esku emanez: -Ezin ninduzun ezagutu. -Ez ondo. Ik aldaketa aundia egin baidek. Antza ematen nin, baiña seguru jakin gabe ezin ausartu. Egundoko animalia egin aiz. -Bai; gurasoetatik. Ernio aiñakoak badira aiek ere. -Mendi oietan aritzak aiñako zangarrak azitzen dituk, bai. -Eta ez al zaude nerekin asarre? -Asarre? Etzekit zergatik. -Iges egin nuelako. -Arrazoirik ez nikek izango. Pekatua guk egin genin; ez ik. Bein ire egitazko gurasoak ezagutu itue– nean, aiei laguntzera joatera beartua engon. Naiga– bea bai; izugarria eman iguken. Emaztea bein baiño geiagotan somatu nin negarrez. Landare bikaiña en– tonen, zintzoa, jatorra, bum argikoa, guraso maita– lea. Amar urtean ez igun naigaberik txikienik eman. Benetako maitasuna artu genin. Baiña len ere esan dit: arrazoia irea dek. Orain arte beldurrak ibili gai– tuk, ik salaketaren bat egingo igulakoan. Bizi bain– tzan beiñepein, zigorren bat polita emango zigute– ken. Baita gure izen garbia betiko zikindu ere. -Ez niñuzuten ondo ezagutu. Joan Mañuel ez da olakoa. Nik ez diot iñori kalterik egin nai. Egin ba– diot ere, nere burua babesteko. -Beste kezka gaizto bat ere eduki diagu gaur arte: ez ote intzan gure erruz bazterren batean galdu. I emen ikusiarekin lasaituko gaituk. Bazekiagu bizi aizela, ta etzeukagu gaiñera salaketa gaizto baten 149
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz