BCCCAP00000000000000000001792

Azkeneko saskigillea zurra emateko kontuan. Gu iges gabiltzan auekin aukera zeukatek: langille merkea. Iru edo lau egun lan billa igaro nituen, baiña alperrik. Neramazkien xox pixarrak jan besterik ez nuen egin. Saskigintzako lanik ere ez. Berriro alde antara sartzeko asmoan nenbillela, jakin nuen Baionan pillota partidu bat onenetakoa jokatzen zutela Ipar Euskadin ziran aukeratuenak. Ni ere, berriz, zoratua nintzan ortarako. Len eduki nuen aita markesa ere txapeldunetakoa izan ornen zala. Arek sartu zidan zaletasun ori. Partidu uraxe ikusita etorriko nintzan Bidasoz onuntza berriro. Ara joan nintzan, bada, egun zital aietako ix– tilluak zerbait aztutzeko. Asi baiño lentxeago sartu nintzan. Jakiña, etzan gaurko egunetan bezelako oiu– rik. Gaur apustu zaleak iskanbilla besterik ez darabil– kite. Gizon dotore ta bikain bat ikusi nuen nere ondora etortzen. Oraindik sasoikoa eta nere ezaguna. Gero markes baten alabarekin ezkonduta, baiña pillotara– ko eraspen ta zaletasunik etzitzaion joan. Nik laxter ezagutu nuen. Gero, serio-serio, aurrera begira jarri nintzan, pillotarien jokora. Aldamenekoak ere, or– dea, burua eragin, dardar oietakoa zirudien. Maiz begiratzen zidan neri. Nik ere berdin egiten niola oartzen zanean, zuzentzen zuen burua. «Onek ere bere zalantzak badizkik» nion nerekiko. Azkenean, nik eman nion ezaguera, beste baz– terren hatera joan baiño len: -Kaixo, Joxe Mari, garai bateko nere aita mar– kesa. Zuk ere gaur emengo aldi. -Joan Mañuel aiz i? -galdetu zidan atsegiñez. -Uraxe herbera -erantzun nion. 148

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz