BCCCAP00000000000000000001792

AITA MARKESA Maritxuri esan bezela, Prantzi aldera egin nuen txangoa, guda bukatu arte ez etortzekotan. Ezer ez irabazteko, zergatik bizia arraixkatu? Emendik iges egindako asko arkitu nituen an, naiz txuri edo beltz, denak guda segurutik ikustera joanak. Batzuekin bai itzegin ere, eta denen iritzia au zan: guda bukatua zegoela; goikoak bazekitela, bai– ña legez ez oraindik. Orixe palta. Gudaroztean zebillen gazte euskaldun arrunta pi– ña zala, eta oiek eusten ziotela. Baiña gaiñetik zebil– tzan gudalburu oiek, geienak paltsoak. Gutxiena uste zanean Judasena egingo zutela: billaukeria. Oien al– de bizia arraixkatzeak etzuela merezi. Ori zan geie– nen iritzia. Xox batzuk irabazteko asmoan igaro nintzan bes– te aldera. -Irabazi? Leku onera ator. Ekarritako xox pixa– rrak txautzeko ere bizimodu obean gabiltzak. An edo emen billatzen diagu lana, baiña jan truke. Ortatik ere eskas. Emengo jendea euskalduna dek, baiña bai 147

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz