BCCCAP00000000000000000001792
' \ Prakak norentzat? Ni etxekoen borondatera geratu nintzan. Goikoetxean ere, zer ikusi zuen ta zer gertatu zan kontatu zion Maritxuk Erramoni: bat illa utzi ta bes– teak iges egin zuela. -Aspaldi ontan orí jana neukan, Maritxu. Bane– kien goiz edo berandu orrek gertatu bear zuela. Gaizki dabillenak gaizki bukatu bear. Elkarri billau– keriak egiñez dabiltzan lagunak ez dute azken onik izaten. Anaia det, baiña garbi esango dizut: ez dit naigabe aundirik ematen. Aurrak eta auen gurasoak ere arraixkuan genbiltzan orrekin. Epailleari abiso txiki bat egingo diot, bere illetak ordainduko ditugu, eta kito. Jainkoak zerua diola. Maritxuk ordu pare batean dena martxan jarri zuen. Epaillearekin Erramon konponduko zan, anaia zuen ezkero. Bera karlista zan, eta illa ere bai. Bere maitea salatu gabe konpondu zituen arazo guziak. Emakumeak berritxuak dirala diote, baiña ez denak. Erramonek salatu zuen nola bere anaia laban– kada bat eman ta illa arkitu zuten. Epaillea bereala azaldu zan; eta, aztertu ondoren, gorputza jasotzeko agindu zuen. -Iltzaille ori nor izan liteken badakizu? -galdetu zion epailleak. -Bai, jauna: bere laguna. Arpegiz ikusi ezkero, ezagutuko nuke noski. Baiña beste gaiñerakoan ez dakit izenez nor dan. -Eta zergatik il bear zuen? Erramonek dena jaulki zion, zeraman bizitza kontatuz. -Orduan ez da batere arritzekoa. Gaizki dabiltza– nak azkenerako elkar iltzeraiño etortzen dira. -Biak pekatariak, jakiña; baiña bat billaukeria egin zuena ta bestea onen iltzaillea. 143
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz