BCCCAP00000000000000000001792
Azkeneko saskigillea llea naiz, ta ez salatzaillea. Ortan zuek ez daukazute zertan sarturik. Ori bere anaiak egin bear du. Gazta eder bat eman zioten eta kontentu joan zan, okerragotzen asten bazan abisatzeko esanez. -Ni bakarra naiz emen lekuko. Zuek ez ezertan sartu, ez dakizute ta. Orain Erramoni abisatu bear diot. Nik ikusitakoa alegia, eta or konponduko da. Au gurekin dagoenik ez du guk beste iñork jakin bear -zion Maritxuk. Ni saskigiñean aritu nintzan gelara eraman niñu– ten. Iru edo lau bat egunetan gutxi ibiltzeko agindu zidaten, odol jarioa ez berritzeagatik. Baiña beti, • poliki-poliki, zerbait ibiltzeko. Eta Goikoetxekoei abiso ematera joan zan Maritxu. -Nik emen geratu bear al det? -galdetu nion Pe– llori. -Eta billatuko al uke leku oberik? Ez dek gutxi egiten ixilik egotea. I lasai. I ez kezkatu. Alabak jantzi dizkik prakak, bai, ta egin dezala biotzak eska– tzen diana. Ama-alabak ez aute gaizki zainduko. -Eta ni emen arrapatuko baniñute? -Eta zer: oien eskuetara eramatea nai al uke? -Orí ez iñondik ere, gaizki ibiliko niñuteke ta. -Beste biderik etzeukagu. Denok arraixku ontan sartu bearko diagu. Urrats ona emana zegok, senda– gilleak bera ez dala naastuko esan ziguk eta. -Eta nola ordainduko det nik au? -Eskatu akiek ama-alabei. Lasa adi, bada. Utzi zagun dena Maritxuren esku. Bera jabetu dek, eta oiek agintariak iruzurtzeko gu baiño geiagoak dituk. Badakik, kaletik etorri ezkero, zenbat atzera-aurrera darabilzkien? 142
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz