BCCCAP00000000000000000001792
Prakak norentzat? -Garai ontan etorriko al da? -Sendagillea? Bai, bai, zalantzarik gabe. Len ere esan dizut: ez dezala iñork jakin au etxe ontan dagoes nik. Nik dena ikusi det, eta utzi nere esku. Kon– ponduko naiz epaillearekin ere. Eta zuzenean sendagillearengana joan zan. -Eta nola gertatu zaik ori? -galdetu zidan Pellok. Nik, beraren alabari bezela, <lena kontatu nion. -Arraioak aleenak! Erru guziak berak dizkik, eta arrazoi balu bezela zebillek. Beldurrak bizi bazan, joatea zin emendik, eta kito. Bere guda zikin orrekin ez al da oraindik aspertu mutil zaar ori? Ordu erdi baiño len etorri zan Maritxu sendagi– llearekin. Erri ondoan baizegoan baserria. Ordura– ko, txeetasun guziekin kontatu zion bidean gertatu zana eta berak ikusia. Agurka asi bearrean, mazal-mazal, medikuak, ura ere karlistetakoa baizan, ala galdetu zidan: -Mendi alde oietan ez al zegok atsegin? -Ez an eta ez emen. Gureak egin du. -Bai. Ni ere ortan nagok: azkenetan dagoela. -Billaukeria ta lapurreta besterik ez dabil gurean. Bestean ere ala ibiliko dira. Euskalerri guzia agortu dute. -Jakiña. Gudak ez dik bein ere alderdi onik. Zauria ondo-ondo aztertu ondoren, ala esan zi– dan: -Aurrerako aiz, motell. Zauri au oso azala dek. Bereala sendatuko zaik. Baiña ando garbitu ta lotua eduki. Onek ez dik besteren bearrik. -Eta zer egin bear degu ildako orrekin? -galdetu zion Maritxuk sendagilleari. -Epailleak abisatu arte, nik ezer ere ez. Sendagi- 141
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz