BCCCAP00000000000000000001792
PRAKAK NORENTZAT? Beso bat Maritxuk artua, bestea berriz odol jario asteko beldurrak zauria estaliz, aitak ikusi giñun le– nengo. Len sukaldean sartzen utzi ez bazidan ere, oraingoan oso maitekor artu niñun; eta arrituta ala galdetu zion alabari: -Nor dakartzu onera, Maritxu? -Ez al dezu ikusten? Joan Mañuel saskigillea. Or arkitu det zauritua. -Zer gertatu zaik, motell? -Mutil zaarrak eta bere lagun batek bidean eraso didate, eta nik ere nere bizia babestu egin det. Erra– monen anai orrek eman <lit zastako au. Baiña bera, luze ainbat zabal or geratu da bide bazterrean illa, biotz-biotzetik eman diodan labankada batekin. Or– duan laguna igesi joan da. Bazirudien Pello poztu egin zala. Zer ote zuten aiek elkarrekin? -Berri au, aita, ez dedilla etxe ontatik atera: Joan Mañuel emen dagoenik. Ustu zazu mesedez asto au. Sendagillea deitu bear det. 140
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz