BCCCAP00000000000000000001792
APARIA Gu jolasean genbiltzan bitarte, aitak erakutsi zion bere logela, betikoa. Etortzen zan guzietan an koka– tzen baizan. An utzi zituen traste pixarrak. Bear zituen puskak ere an zituen. Komona non zegoen ere bazekien. Lenagoko etorrialdietan aien berri ikasia zeukan. Ez baizuen gure etxeak ezeren aurrerapenik egin, aldaketarik ain gutxi, maizterrak giñan ta. Na– gusiaren etxean egindako lanak arentzat ondo etor– tzen ornen dira. Kandela eta poxpoloak mai gaiñean. Toalla ere bai, bera bakarrarentzat. Baiña ez det uste beartu zanik. Jarri bezela geratu zan. Arrotzekin aita oso oparoa genduen. Txeetasun guziei begiratzen zien, emakume batek bezela. Bein bakarrik garbitu zuen arek arpegia, eta orduan aita zanak aginduta. Beste denok toalla bat izaten gen– duen orduan, eta ura sukaldean, eskuak eta arpegia garbitzean txukatzeko. Etzan besterik. Oiñetarako, berriz, edozer zaku zaar. Ez genduen jazten kastu aundirik egiten. Putzu zulo bat bazan etxe barman, euria egiten 14
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz