BCCCAP00000000000000000001792

Gudako legeak Aingeru goardako ori, astoarekin kaletik zetorre– na, Maritxu izaki. -Baiña zer egiten dezu zuk emen? -erdi negarrez galdetu zidan. -Ikusten nauzu: zauri bat egin didate, eta odol jarioa ezin aterturik. Mesedez abisa iezu nere gura– soei, zauritu ta odol jario non nagoen. -Bearrezkoa al da ara joatea? Gurea ez al da etxea? -Bai. Ala da. Baiña ni ez naiz emengoa, eta ezin jarriko zaituztet estuasun ortan. Badakizu, gaiñera, zure aitak ez nauela begi onez ikusten. -Asarre guzien gaiñetik zaurituaren bizia da lee– nengo. Utzi txorakeri oiek eta atoz nerekin gure etxera -eskumuturretik artu ta zutitu eraziz. Nik zer egin bear nion? Maitatzen utzi. Ez nin– tzan, bada, eztabaidan asiko. Norbaiten laguntza bear nuen, ta bere naia egiten laga, eta atsegiñez. Astoa aurrera bota eta, besotik artuz, bere etxera eraman niñun. -Eta zer gertatu zaizu? -galdetu zidan. Itzez-itz gertakari guzien berri eman nionean, izu– tua ala zion: -Obe dezu deabru oiek utzi ta emendik alde egin. -Zuri bisitatxo bat egin ta asmo ori neukan. 139

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz