BCCCAP00000000000000000001792

Azkeneko-saskigillea ~Oraintxe ederki geratu nauk. Beste aldera joate– rik ez, egunez beiñepein. Nere etxea etzeukat urrun, baiña ara orduko odol ustuko nauk. Maritxuren etxekoak, berriz, ez nituen jarriko estuasun artan. Illa aurrean neukan. Iñon ezkutatze– rik ez. Nolako joera artu ezin erabakirik nenbillela, azal– du zan aingeru goardakoa. Jakiña, arek dena ikusi zuen. Gora zetozela somatu zituen, zugaitz artetik atera ta puñal zorrotz bana eskuan mendi aldera, bat iges ta bestea segika. Alako buelta bat emanta, seku– lako zastakoa nola eman zion jarraika zijoanari; eta karraxi zorrotz bat egin ta nola erori zan illa. Beraren ustez, berriz, iltzaillea bere ondotik igaro ta ezkutatu zan urrunean. Bi eskuekin begiak estaliz, berak ere oiu egin zuen: -Au ere nik ikusi bearra al zan: gizon batek bes– tea orren ajola gabe iltzea? Txakurrak berak orain arte errespeto geiago daukate! Illa amilka-amilka bidera erori zan. An zegoen odol putzuan ortzaz gora, bere puñala oraindik es– kuan zeukala. Ikusi zueneko eta ezagutu, beste ka– rraxi bat egin zuen: -Mutil zaar gizarajoa! Eta, berriz begiratzeko ausardirik gabe, aurrera zijoan, exeri ta zauritua zegoen irugarrena ikusi ga– be. Oartzeke joango zala, ta beldur orrekin, nere larritasun guzien gaiñetik, geiegi izutu etzedin, pa– txaratsu deitu nion: -Nora zoaz, nere aingeru goardako ori? Emen nagoenik ez al zera oartu? Abots ura ezaguna zuen eta oiu egin zuen: -Joan Mañuel! 138

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz