BCCCAP00000000000000000001792

Gudako legeak Ez dakit nondik, baiña bazekiten nere berri. Mu– til zaarra, beste lagun gazte batekin, bidean zai neu– kan jarria. Gurdibidea utzi ta mendi aldeko bide txigorra artu nuenean, eta Maritxuren etxea baiño berreunen bat metroz beerago, txaran gora ninjoala, biak hate– ra erten zitzaizkidan, puñal zorrotzez armatuak, bi aldeetatik, ni erdian artuz, iltzea baiño geiago pen– tsatzen ez nuen orduan, Jaínkoa beste lekukorik ga– be. Nik orduan ala uste nuen beiñepein. Bat-bateko erasoak ez dakit nola ez niñun naastu, eta zer egin ez nekiela utzi. Ordu estua zan ura. Alare, bereala arraixkuaren jabe egin nintzan. Artu nuen puñal zorrotza eskuan, ta igesari eman nion. Larri aldi artan bururatu zitzaidan erromatar ba– tzuei gertatua. Iru-irutara egin zuten guda, anai iru– kiak beste iruki batzuen aurka. Lenengo erasoan, iruki bateko bi il ta bakarra geratu zan. Baiña onek igesari eman zion. Atzetik zetozkion iru anaiak bere– zi ziranean, banaka-banaka irurak il zituen. Nere salbamena ere ortan zegoen: biak berezi. Itxu-itxuan asi zitzaidan atzetik mutil zaarra. Ez, ordea, bestea. Askoz gazteagoa izan arreo, atzera geratu zan. Amar metroren aldea artu zionean, eraso nion lenengoari. Sekulako puñalada eman nion biotz-biotzean. Ez neukan txorakeritan ibiltzerik. Karraxi zorrotz bat egin zuen, eta seko illa muturka nere gaiñera erori zan. Besteak, ori ikusi zuenean, igesari eman zion. Bere lagunari egindako billaukeri garbia. Nik ez dakit nola bero artan ez nuen nabaitu mutil zaarrak ere eman zidala beste zastakoa. Azal samarra, baiña minbera, gaiñera erori zitzaidanean egiña. Odola neriola exeri nintzan, eta nekarren su– dur zapi batekin estali nuen zauria, odol jarioa gera– tzeko. 137

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz