BCCCAP00000000000000000001792
GUDAKO LEGEAK Tenienteak eman zidan aolkua ontzat artu nuen. Ez nintzan geiago aien artean biziko. Ez neukan billau baten eskuetan nere bizia uzteko gogorik. Ber– din guda galdua geneukan, eta bere azkena ere ez oso urruti. Or konpon zitezela. Maritxuri bisitatxo bat egin nai nion lenengo, eta Prantzi aldean ikusiko nuen guda txoro aren azkena. Iñori itzik egin gabe aldegin nuen. Lagunik mai– teenak ere ez bainituen agurtu. Banekien, arrapatzen baniñuten, ispitzat artu ta pusillatuko niñutela. Ze– mai ori egin zidan alkateak, eta arrazoi osoa zeukan ortarako, bera ere estuasunean jartzen bainuen, gu– dako legeak zorrotzak eta gaiztoak <lira ta. Ez neraman, noski, arrapatuko niñuten beldu– rrik. Orduko pusillak motelak eta tiro bakarrekoak baiziran. Zizpunak edo laputxak, lenengo tiroa utse– giten bazuen, bigarrenerako ezkutatuko nintzan. Mendi alde aietan armadun gutxi ibiliko zan gaiñera, eta bertakoak geienak karlistak ziran. Alare, ez nen– torren esku utsik. Baionetaren antzeko puñal zorrotz bat banekarren. Eskerrak ari salbatu nuen nere bizia. 136
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz