BCCCAP00000000000000000001792
Mutil zaarra eroriko giñakela joango giñaken bost lagunak. Oiek gu erdian artzeko mo~uan ~torriko lirake. _Orren _de– sio guzia ez da bestenk: m arrapatu ta enotz gaizto bat ematea. Bere amets guzia orixe da. -Ez nin uste orren beldurtia intzanik. Zapelatza– ren aurrean oilloa dirudik. -Gogorregi mintzo zera. Ausartegi ta sinisbera ez det izan nai. Zure lekuan banengo, urrena azaltzen danean, ispiari bezela bi tiro emango nizkioke, eta etsai bat gutxiago guretzat. -Ea bi tiro oiek iretzat izaten diran -erantzun zidan. Elkar izketa au entzuten zeudenak kapitanari zo– rrotz begiratzen zioten; ta au, aurreraegi sartu zala– ko, zerbait larritu egin zan. -Zergatik? Egia garbi esan detalako? Ez det zu ere orren sarean erortzerik nai. Orregatik ari naiz orrela, zu jakiñaren gaiñean jarri nairik. Ni soldadu soil bat besterik ez naiz -esanta, aldegin nuen andik, egoskor arekin etzan batere arritzekoa ta. Teniente ta agintari geiago bazeuden an entzuten. Baiña susmur txarra artu zioten beren kapitanari. Orduan, ixillean tenienteak deitu niñun, eta ala esan zidan: -Bai al dakik zer egin dekan? -Bai, jauna. Ondo alare. Alde hatera seguru na- go gezurra dala, ta billaukeria. Bakarrik joateko esan balida, joango nintzan zer ikusi. Baiña beste lau, eta nerekin bost, eriotzara ez ditut eramango. Orí egin baiño lenago jarriko det nere burua pusillen aurrean. Eta, baimena ematen badidazu, arrats ontan bertan joango naiz, egia dan edo ez jakitera. -Eta noizko etorriko aiz? Ez dezala kapitanak ire utsuna oartu. 133
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz