BCCCAP00000000000000000001792
Azkeneko saskigillea -Berri ori ekarri didana, emen dabillen ispirik piñenetakoa dek. -Egitan ari zera sinistuta, edo... -Zer esan nai didak «edo» orrekin? -Nik ikusi baiziñudan norekin ari ziñan izketan, eta lurraren gaiñean dan billauenetako bat da bera. -Iri entzuten dik lenengo. Arrazoiren batzuk bai al dauzkak orrela salatzeko? -Ona nere erantzm1a bertan: guda asi orduko, lenengo lana, nere aita, beltzetako ezaguna errian, eta billau onen anaia, bera bezelako lau lagunekin baitu zituen, urrengo goizean iltzeko asmoan; eta nik bakarrik basten aurka salbatu. Ta erriko alkateak, kristaua, gizona alegia, aske beren etxeetara biali, mutil zaar orri zemai gaizto bat egiñez. Ori da, jauna, soil ta garbi nik dakidan pixarra. -Ez uan ik uste dekana izango. -Oraindik gaztea naiz ta begi bista ona; ta ainbes- te aldiz ikusi al det izan ere, nere auzoa da ta. -Orduan i ez aiz joango. -Seguru jakin arte ez. Nerekin ez ditut beste lau eramango. Oien erantzukizuna ez da nere bizkar ge– ratuko. -Nik aginduko banikek ere ez? -Len ere esan dizut: seguru jakin gabe ez. Or- duan gorago joko nuke. Emen badauzkat lekukoak. Garbi ezagutzen baidet nik ori. -Badakik ire ezetzak zer merezi duen? Gerrako legeak zorrotzak dituk gero. -Bai. Baiña mendeko ta agintarientzat; bientza– ko, ordea. Nik badakit dudarik gabe oien sarean 132
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz