BCCCAP00000000000000000001792
Mutil zaarra mutil zaar arek nolako joera artzen zuen jakiteko. Antzeman bainion ikusi niñula. Baiña etzuela ura an zebillela ni oartzerik nai. Lagunaren beste aldean babesten baizan. Ordurako, ordea, aren zear begira– tuak ikusten nituen. -Zer egiteko ote dakar orrek onera? Ispi ibiliko dek. Norentzat? Gure edo besteentzat? Gure kapita– nak ez ote du ezagutzen? Edo bera ere billaua ote da? Aurreak erakutsiko ziguk nola dantzatu atzea. Arek aldegin zuen, eta urrengo goizean gure ka– pitanak ala agindu zidan: -Mendibe etxean ornen zeuzkatek beltzak bi kar– listetako buru egiten zutenak, sarrera batean arrapa– tuta. Seguru asko pusillatu egingo dituztela. Au dek atzo etorritako ispi batek kontatu zidana. Bi zaintza– lle besterik ez daudela. Bostek, uste gabean, aixa askatuko lituztekela andik. Ango berri ondo dakiena badala emen, eta arek giatuko lituzkela. Nik ala erantzun nion: -Ango berri badakit, bai, nik. Baiña ez det alako karlista sonaturik ezagutzen. Beltzik ere ain gutxi. -Beste erri batetik ara ekarri ornen dizkitek. Joango al intzake? -Nabarmenegi azaltzen <lira or deabruaren bela– rriak, orren itxuan sinisteko. Ez al da billaukeriren bat izango? -Ez, motell. Lau lagun aukeratu itzik, nai dituke- nak. -Len bakarrik basten eskutik askatu nituen bi. -Orduan zer: atzera egin erazten dik? Berriro ere nik ala nion: -Ez al da billaukeria izango? 131
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz