BCCCAP00000000000000000001792

MUTIL ZAARRA Egun, aste ta illabete aspergarriak zijoazkigun. Sutan sartzen giñanean, zerbait suspertu ta berotzen giñan. Gure oitura etzan besterik: xentimorik bage– neukan, zurruta edo jokoa. Tarteka, gure bearreta– rako ere, saskigiñean saioxkaren batzuk egiten ni– tuen. Baiña bein, gogoan daukat eta etzait aztuko, toka zaarrean ari giñan. Berrogei ta amar tanto zeiñek lenago egin binaka. Zearrera begiratu nuen batean, orra non ikusten detan gutxiena uste nuena: gure mutil zaarra, alajain– kia; eta ispitzara etorria noski. Gu bezela jantzia txapel gorriarekin, gure konpañiko kapitanarekin pa– seatzen. Alako amorru bat artu nuen; baiña ez ikusia egin ta ixilik geratu nintzan. Ezer gertatzen ez balitz beze– la, nere lagunekin jarraitu nuen jokoan. Nere lagu– nak ala zion: -Berrogei ta amar ia bi tira alditan aterako diz– kiagu. Ik amasei atera dituk. Ea nik beste ainbeste egiten ditudan. Alare, jokorako baiño, erneago neuzkan begiak 130

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz