BCCCAP00000000000000000001792

Gudari tzak irabaziko zutela jakinta ere, ni txuriekin joango nintzan. Azpeiti guzia ia erabat ala baizan. Tabernakoak ere ala ziran. Bertako nagusia, erri– ko alkatea alegia, berdin. Baiña ni, erriko etsaien iges, gudaritzara ninjoan. Tabernatxo artan bazkaldu nuen, bada, arin-arin. Beti arrera ona egiten zidaten. Etziran nabarmen– tzen, ez batera, ez bestera. Etzitzaien komeni ere. Denekin bizi bear baizuten. Erteeran ala esan nion, bada, etxeko andreari: -Agur, etxekoak. Gudara noa. -Eta: gudari? -galdetu zidan berak. -An edo emen nai ta nai ezkoa. Nere adiñeko gazte bati ez baidiote barkatuko. Seguruago nengoke emen. Baiña aita baitu duen gizatxar orrek, nerekin izango ditu kontuak. Ez lidake bizitzen utziko. -Eta etxekoak ondo geratzen al zaizkizu? -Bai, bai. Eskerrak zure senarrari. Mutil zaar ori ni galdu nairik dabil, len esan dizudanez. Ez dira noski aiekin naastuko. Emengo arraixkurik txarrena, ondasunetan emango digutela jipoia. Egundoko ar– taldea baidaukagu. Mutil zaar orrek, aita babestua dagoela badaki eta bere interesari erasoko dio. Ola– koxeak <lira gudak dakarzkien aurrerapenak. -Zuen baserria baiño len, amaika artalde badira or nonbait. -Bai. Baiña gure mutil zaarrak gu gaitu gorro– toan. Zure senarra ere bai orain, aita babestu duela– ko. -Onekin kontuz ibiliko da. -Batean batek, bestean besteak, guda onek ez dauka anka ta bururik: bazterrak ondatu, negarra ekarri, gorrotoa erein, irabaztuna ere galduan. 127

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz