BCCCAP00000000000000000001792

Etsaiak ere beste aldera bainoa. Etsai gaiztoak emen dabil– tzan bitarte, baliteke iñoizka olako bisitaren batzuk egitea. Ez baigera gu beti leku batean egongo. -Etsai oiek nor dituzu? -Bat, Erramonen anaia, gaiztoena. Bestea ez de- zu ezagutzen. Egunen batean nor dan esango dizut. -Ez txorakeririk egin, Joan Mañuel. Ez presaka ibili. Len ere esan dizut oraindik gazteak gerala. Erri ontan ez da nik ezagutzen ez dedanik. Ez didazu esan nai nor dan? -Orain ez. Baiña, andik etortzean, agian dena kontatuko dizut. Maritxu agurtu nuen, baiña bai nekez. Urte oieta– tik igaro geranok badakigu ori zer dan, Joxe. Gure bizi naiak orduan etzuen mugarik. -Bai. Maitasuna ta odola irakiten edukitzen ditu– gun garaia. -Ez nekien noiz arte beste aldera ninjoan, ta bio– tzak min zuen. Maritxu ere arin-arin, pentsakizunez betea eta serio, joan zan etxera. Baiña ez bagiñan iltzen beiñepein, oraindik itzegiteko moduak egingo nituen. -Nik ere banuen anai bat, amasei urtetarako azi– burua artua. Karlistak aurrean eraman zuten. Aita zanak etzuen eskola aundirik, baiña buru azkarra ta legeen berri zekiena. Ibilia pranko egin zuen. Bai ekar erazi ere etxera -erantzun zion nere aita zanak. 125

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz