BCCCAP00000000000000000001792

Azkeneko saskigillea -Eta nola ikasi zenduen? -Banekien galdera ori egingo zenidala. -Zuk, berriz, ori zabalduko dan beldurra? -Jakiña. Esan zidanak gurasoak txurietakoak di- tu; eta, aien belarrietara iritxi ezkero, gaizki ibiliko luteke. Eta nere lagunaren pintasuna nola geratuko litzake? Zuri ez dizut ukatuko; baiña biontzat. -Ori eskatzea ere min ematen didazu, Maritxu. Zabalduko dan beldurra badaukazu, barkatu. Gorde zazu ixilik. -Ez, Joan Mañuel. Zuk jakin bear dezu. Zure ezaguna ez da izango; baiña Karmen, baituak zeuz– katen etxe bertako alaba. -Orduan, zu galduko bazinduzket ere, baneuka– ke beste andregaia. Oso ezaguna det. Saskigiñean ni etxe artan aritua nintzan. Ondo neskatxa maitagarria da ura ere. Bere merituak baditu; ez txikienak gaiñe– ra. Biak salbatu genituen, bada. Baiña arraixku aun– dia pasa genduen. Neska txiki ura arrapatu balute, ispitzat artuko giñuzten, eta ori guda denboran gaiz– toa da. -Benetako maitasunak ez du olako arraixkurik ikusten. -Ori joan zan. Dena ondo atera zitzaigun. Bi sendi egin ditugu zorionekoak, eta orrek balio du. Ea irugarrena ere egiten degun. -Irugarren ori nor degu? -Zu ta ni, alegia. -A, bai! Ez nintzan konturatzen. Guda madarika- tu onek atzeratuko gaitu. Baiña oraindik gazteak gera. -Ez dakit urrengo bisita noiz egingo dizudan. Ni 124

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz