BCCCAP00000000000000000001792

Etsaiak Mendian lanean ari ziranak agurtu ta beerakoan, Maritxurekin topo egin nuen. Aren ibilleraren berri bai-bainekien. Bere tratu pixarrak saldu ta etxera zetorren ameslari, asto txikiaren atzetik. Poztu zan Maritxu ni ikusitakoan. Ez baizuen nere berririk. Salbatu nituela bai. Baiña bere abisua iritxi ote zitzai– dan? -Oraindik bizi zera, Joan Mañuel?-agurtu niñun, arnas lasai bat artuz-. Kezketan nengoen, non zen– biltzan ez nekien ta. Artu al zenduen nere abisoa? -Bai, Maritxu. Bestela ez nituen salbatuko. Ondo al zerate denak? -Bai, Jaunari eskerrak. Emen ez dabil zure izena besterik. Oiek zuk bakarrik salbatzea, ikagaragarria egin ornen dezula. Badirudi Erramonek amar min– gain dituela. Baiña, jakiña, betikoa: batzuek bedein– katuko zaituzte; eta beste askok, berriz, madarikatu. -Mundu ontako legea ori da. -Bakarrak bost etsairen artetik ori egitea... Arri- garria ez bada ere, arrotzen nau zure lagun izateak. -Zu ere adar jotzaille oietakoa al zera, Maritxu? -Ez gaizki artu biotz-biotzetik jaiotako goratza- rrea. -Mozkorrak zeuden, bai noski. Baiña eskerrak zure abisoari. Bestela, aiek an ilko zituzten. Egin ditzatela, bada, hatera gu bion goratzarreak. Nik salbatu nituen, baiña zuk bideak erreztu ta gero. Zu izango ziñan noski? -Len ere esan dizut. Bai; ni nintzan. -Eta zu ixillean zauzkate? -Obe. Ez det inguruan txakur bearrik. Neretzat arraixku gutxiago. 123

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz