BCCCAP00000000000000000001792

Azkeneko saskigillea Kuela esaten genion tramankulu batean egosten zuten goara. Erditik gora zurezkoa zuen, suill baten antzekoa. Or sartzen zan erropa, urez ase ta naas– garri guziak emanez, bere zikiñak arrotzeko. Karobi baten antzekoa zan. Au ere geiena arriz betetzen da, azpian suarentzat lekua utzirik. Kuelan ere berdin: goia, zurezkoa, urez ase ta erropa egosteko azpian suarentzat lekua utzirik, burnizkoa alegia. Andik atera ta iturri ondora eramanik, an ari zan ama jo ta ke, arri zabalaren ondoan belauniko jarri– ta. Etxearen atzeko mendian bazan ur begi bat. An– dik zetorren erreka xigorra biurrika baserri aurrera. Aren jetxieran zulo aundi bat egin ta, ura urez bete– tzean, an garbitzen ziran etxeko erropak. Erreka xi– gorrak, berriz, putzua urez beteta aurrera jarraitzen zuen, aundiagoko batean murgilduz. Len egositako goaratik banaka-banaka erropak artu ta urean astinduz, jaboia eman ondoren, arri gaiñean ando marruskatu. Gero, gari jotzen bezela, arri zabal artan zartako batzuk emango zizkion, berriro urean pasa ta ma– rruskatuz, lepo ta eskumuturrak batez ere. Olaxe ariko zan ordubete baiño geiagoan, bera ere erdi bustia, garbiketako lan zaillean. Gero, zapi langetan jarriko zituen legortzen. Emakumeen lanik zaillenetakoa bazan ori, aste– ro-asterokoa. lturri orrek aritz aundi bat zeukan atzean, itzal egiten ziola. Olaxe arkitu nuen, bada, nere ama. Bere lanari lotua, etzan oartu ni inguruan nintzanik, eta lanean ari zala agurtu nuen: -Egun on, ama. 120

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz