BCCCAP00000000000000000001792
Azkeneko saskigillea -Ez dakit ori. Baiña norbaitek kupelategiko bi– dea ondo ikasi bearko luke. Parrez asi zan noski. Ez genion antzik ematen zer ari zan. Ala esan zigun: -Enborraren ezpala al aiz? I ere bertsolaria? Alaxe, arekin izketan ari giñala, etorri zan aita. -Kaixo, Joan Mañuel! Ongi etorria! Erlojua bera baiño ere txuxenagoa zera zu, emandako itzetan azaltzeko. -Ongi arkitua, Joxe, zure semeen artean. Au dek aberastasuna! Emen bizi zera zu, luartza bere ume saillaren erdian bezela, pake-pakean. -Bai. Ez diozu gezurrik. Ortaraiño ekartzen badi– tuzte lanak, emendik aurrerakoa egiña dago. Aurrik gabeko fameli bat ere tristea da, bada. Aspergarria gaiñera senar-emazteentzat. Beti elkarri begira. Za– putzaldiren bat izaten badute, berriz, beti bata bes– tearen aurrean. Emen ez dezu zalaparta ta ixkanbi– llaren paltarik. Asarre, mutur-joka ta negarrak ere bai. Baiña dena ortan bukatzen da. Orrek gure egu– neroko bizimodu aspergarriari bizitasuna ematen dio. Bat gora, bestea beera, txistuka edo kantari, ez dezu etxe au, arratsean izan ezik, bein ere ixilik arrapatuko. Lanerako ere poza ematen du orrek. Badakizu norentzat ari zeran lanean. -Bi edo iru baserritan ederki ikasia daukat ori. Etxe aietan ez <lago emen bezelako umorerik. Ez baidute etorkizunik ikusten. Ni, nere agurean, etxe– ko suspergarri bezela edukitzen naute. Kanpoko be– rri bat etortzeko zoratzen, arekin itzegiteko. Tristee– giak <lira etxe oiek neretzat. -Bai. Nik ere ezagutzen ditut olakoak. Illoba bat badet Ondarrabian, ia nere adiñekoa. Zer ez luteke 12
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz