BCCCAP00000000000000000001792
Etsaiak Besteak etzioten erantzun. -Emen artu dizkiagu zuen izen-abizenak. Erri on– tan ezeren ixkanbil gaiztorik sortzen bada, zuek izan– go zerate lenengo atxillotuak. Ez nikek erri ontan iñor ere, ez bateko eta ez besteko, galtzerik nai. Eta aurrean biali zituen. Ustez, berak katuak sa– gutara etorri ziran, eta auek txakur biurtu zitzaiz– kien. Errenkuraka aldegin zuten andik. Ez nengoen lasai. Guda bero-beroan zebillen, eta ni arraixkuan. Edozein aldetakoak arrapatzen bani– ñuten, ixtillu gorriak erakutsiko zizkidaten, berekin gudara eraman arte. Ango lanak bukatu nituenean, nere maiteei agur bat egin ta beste aldera joatea erabaki nuen. Baiña ez nion alkateari esan. Ez baizuen ontzat artuko. Etsai aietatik nere burua salbatzeko, askoz egokiera obea neukan beste aldean. Baiña ara joan baiño len, etxe– ra egin nai nuen nere ikertxoa. Aita endoreak aske biali zuela egunak ziran, eta baitzailleei egundoko zemaiak egin zizkien. Ez nuen uste nere aita ta Erramonekin geiago iñor sartuko zanik. Etxearen etorkizunerako ez nuen lan txarra egin. Andik edo emendik neri erasoko zidaten, ordea. Nik beldur nuenarengatik erasotzen bazidaten beiñe– pein. Mutil zaarra zala alegia baitzailleetakoa, eta nere beldurrak zebillela. Ni beti salatzaille bezela izango bainintzaion. Etxera bidean oldozpen auek neramazkien buruan. Ez nuen atean deika ari bearrik izan. Ama atari– ko iturrian erropa garbitzen arkitu bainuen, belauni– ko jarrita, putzuaren ertzean, arri zabal ta legun ba– ten aurrean. 119
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz