BCCCAP00000000000000000001792

Azkeneko saskigillea -Bai. Zoritxarrez guda asi dek. Baiña nork eman dizute eskubide ori? Gorrotoan dituzutenak iltzeko al dek guda madarikatu ori? Ondo irudituko al zaizu– teke, gerra asi dala ta bazter batera eraman ta zuek iltzeko aginduko banu, karlistak zeratela ta? Ez al daukagu denok eskubide berdiña? Ni, gaiñera, agin– tarietakoa nauk, eta zuek pekatuan arrapatu zaituz– tet. -Nork salbatu dituen jakin nai genduke. -Zuek, ori endoreari eskatzeko, epailleak al zera- te? Saskigiñean ari nintzan lekutik entzuten nuen aien elkar izketa. Sumindua eta ia nere onetatik ate– rea, jauzi batean zurubia jetxiz, alkatearekin izketan ari zala, mutil zaarrari eldu nion lepa-zamarretik, eta ala erantzun nion: -Nork salbatu zizkin? Nik; bere semeak. Ik zer ikusi daukak nere aita eta nerekin? Guda asi dala ta iltzeko eskubidea badezutela? Alkateak esan dizute– na erantzungo dizuet: eta zergatik ez nik? Bertan txikituko aut, motell! Nere aita eta ire anai Erramon nik salbatu dizkit. Ez ote diat aita maitatzeko eskubi– derik? Aiek, erru gabeak bezela, endoreak etxera biali dizkik. Bart bi metrora eduki aut i. Nai izan banu, bertan txikituko iñudan. Lo zegoen gizarajo ura ere bai. Baiña ni salbatzera bakarrera joan nauk; ez iñor iltzera. Gu, aita-semeok, galtzeko asmoan bazabiltzate, zuek jakingo dezute zergatik. Baiña ne– re aita ukuitzen badezute, inpernura joanagatik, an ere arrapatuko zaituztct. Zergatik gure atzetik abi– llen, iñondik al badet ikasiko dit. Erri ontan badek beste bat ire antzekoa -esan ta lanera joan nintzan. -Zer dezute gazte orrekin? Azaldu berria dek eta erri guziak maite duen mutilla -esan zien alkateak. 118

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz