BCCCAP00000000000000000001792
Etsaiak bost kilometrora ari dek lanean, taberna ostatu artan alegia; eta bart egin duen giroarekin ez uan etorriko. Zaintzailleak berak askatu ta bialiko zizkin. -Ez. Orrek edo beste norbaitek egin dik. Or zeu- dek oin urratsak. -Goazen taberna aundira, ea ezer badakiten. -Bein iges egin dutenean, asko arrapatuko dituk. Mutil zaarra gidari, jan-edanak utzi ta esandako lekura joan ziran, ni an lanean ari nintzan jakitera noski. Atea jo zutenean, emaztea azaldu zan. Gizona beste birekin izketan ari zan sukaldean. -Egun on, etxekoandre -agurtu zuen mutil zaa– rrak. -Baita zuei ere. Zer nai zenduteke? -Bi gizon geneuzkan atzo baituak, beltzetako amorratuak, lotuta; eta iges egin digute. Bat, emen saskigintzan ari dan orren aita. -Bai; ta bestea, berriz, ire anai Erramon. Ez al da ala? Deabruak aleenak! Zuek nor zerate, fameliko gizon ondradu batzuk iñoren baimenik gabe lotuta edukitzeko? -Zuk erantzuiozu gure galderari: emen <lauden edo ez. -Etzeudek emen. Etxera biali dizkit. -Eta zu nor zera ori egiteko? -Ai zer nolako galdera! Zuetako edozein ama beiñepein bai. Ni tabernaria nauk. Mokadu bana artu ditek, eta joan dituk. Zergatik emen apupillo eduki bear nizkin? Baiña beste arrazoi sakonagoa ere badit, aiek etxera bialtzeko. Jakizute lengo alkateak iges egin duela, .eta aren ordez ni aukeratu nautela. Nor zerate zuek, zeuen buruz gizonak iltzen asteko? -Guda asi da ta auek beltzetako amorratuak dira. 117
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz