BCCCAP00000000000000000001792

Azkeneko saskigillea -Etzekit espirituak ez ote diran noski. Nik nabai– tu gabe iges egin ditek. -Emengo aztarren auek ez dizkik espirituak utzi. I lo agola, norbaitek salbatu dizkik. Oraindik olako– rik!. .. -Arratsa ez al dek, bada, lotarako egiña? Olamo– duzko gizonak iltzeko guk zer eskubide zeukagu? -Utziok kontu orri pakean. Ik gizon oiek zaindu egin bear itun. -Zergatik ez dituk erorrek zaindu? Emen ibili dana ez dek gu bezin gaiztoa. Bestela, aixa ilko nio– ken. -Aizkora ere galdu dek. Zigortu gabe ez aiz gera– tuko. -Zuek ni zigortu? Nork jarri zaituzte nere nagusi? Así, así ortan! Norbaiti laxter damutuko zaiok! -Lasai-lasai! Obeto pentsatuko diagu. -Zer lasai ta lasai ondo? Emen denok igualak gaituk, eta ni baniak emendik etxera. Or konpon zuen kontzientziarekin! Bakarra dek gaiztoa gure sai– llean: mutil zaar ori. Ori esan eta bereala aldegin zuen andik. Eta arra– zoi zuen. Aiek etziran erdi mozkor triste batzuk bes– terik. Baiña mutil zaarrak bildu ta gidatuak. Au, baituak iges egin zutela jakin zuenean, su– mindu zan. -Iñondik ere, saskigille gazte orren lana dek -zion batek. -Ez dit sinisten. Arek nola zekiken oiek emen zeudela? -mutil zaarrak. -Ondo pentsatu ezkero, ori ere ala dek. Emendik 116

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz