BCCCAP00000000000000000001792

ETSAIAK Guk lotan utzi genduen mozkorra esnatu zanean, eguna zabaldua ornen zan. An iñor etzegoela ikusi zueneko, begiak igurtziz ala ornen zion: -Ni ametsetan ari ote naiz? Non da nere arma? Non dira atzo or lotuta utzi genituen bi aiek? Espiri– tuak ote ziran, lokarriak askatu ta aldegiteko? Gela barman an zeuden lokatzez egindako oin arrastoak. Leiora begiratu zuen eta an ere bai. -Ortik sartu ta loturak askatuz, norbaitek libratu dizkik, eta nik nabaitu ez. Ez dituk iñor iltzera etorri. Salbatzera bai. Bestela, ni garbituko nioteken. Nork jakin bear zin oiek emen zeudela? Orrela berekiko izketan ari zala, sartu zan sukal– dean geratutako aietako bat. Ordurako beren conse– jo de guerra egin zieten, galdera batzuk egin ta baz– terren batean iltzeko asmoan. Erramon etzan politi– ka gauzetan nabarmendu, baiña bere anaia etzegoen barkatzekotan. -Non dituk oiek? -galdetu zion. 115

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz