BCCCAP00000000000000000001792

Erasoa iñoren etsaiak. Alderdi gabekoak, ez dute erri ontan iñor galtzerik nai. -Etzegok gaizki eskeiñia. Leiotik botatako aizkora txikia artu ta jarri giñan tabernarako bidean. Erasoa igaro ta illargi ederra zegoen zeruan. Baiña aizea ari zan beste baten mol– daketan. -Nola jakin dek gu or gaudela? -galdetu zidaten. -Nik badet lagun goxo bat, saskigiñera joan ta an egiña, ta denean dagoena. Ezagutuko dezute noski: Maritxu, Bordatxurikoa. -Bai, moten -erantzun zidan Erramonek-. Nes– katxa piña, langillea, biotza besterik ez duena. Aren aurrean gaizki esaka gut:xi. -Ori da nere andregaia. -Nere aolkuaten bearrean baaiz, etzak neskatxa ori galdu. -Ez daukat ortarako. Orrek, tabernako alaba txi– ki batekin, bere ta nere bizia arraixkuan jarríz, arra– patu ezkero ispitzat artuko baigiñuzten, biali zidan, sagar gorri eder batean sartua, paper txiki bat, zuek non zeundeten bertan idatzita. Nik salbatu zaituztet, baíña arek ez du parterík txíkíena. -Bejondeiola! Ispitzarako balio dik -erantzun zi– daten-. Orain guk zer joera artu bear diagu? -Guda bukatu artean iges. Orí aske dabillen arte, ez gaude iñon seguru. -Gure etxekoak kezkaz urtuko dituk. -Utzí ori nere esku. Zerbaítetarako daukat erre- gin orí nere biotzean. Berdin azkenean nik ere ori egin bearko det. Ogei ta lau urterekin boluntario 113

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz