BCCCAP00000000000000000001792
Azkeneko saskigillea bat egin nuen, belarria leio ondoan jarriz, an iñor bai ote zegoen jakiteko. Garbi-garbi entzun nituen bi baituak elkar izketan. Zaintzaillearen zurrunga ere bai, mozkor-mozkor egiña, zekor bat bezela latan. Ortan antzeman nion besteak lotuak egongo zirala. Aren beldurragatik bestela etzirala ala egongo. Ez nuen leioa zabaltzen ari bearrik izango. Aize purrustada batek zabaldu zuen, eta nere zorionerako egundoko tximista argia egin zuen orduantxe. Barru– koak ikusi niñuten. Nik ere bai aiek. Zaintzailleak, berriz, zurrungan jarraitzen zuen. Bere arma, aizkora txiki bat, aldamenean zeu– kan; baiña ez lotuta. Sartu orduko, kendu ta leioan beera bota nion. Bereala, nere laban txorrotx arekin ebaki nizkien loturak. Neroni atera nintzan aurretik. Ango berri ondo bainekien. Gero, aita. Ura zan zaa– rrena. Atzetik, Erramon; onek, al zuen bezela kan– potik leioa itxita, zaintzaillea esnatu gabe lo zurrun– gan utzita. Jetxi giñan poliki orman beera. Lanak bukatu genituenean, biak, esku emanez: -Bejondeikala, motell! Nola ausartu aiz? -Ez ausartu bakarra. Bai egin ere. Goazen emen- dik. Goikoa esnatzen bada, ta oiuka asi, larri ibiliko gera. Beeko sukaidean daude beste laureo bat. Zure anai mutil zaarra ere bai. Orren lana da noski au. -Mutil zaar ori or dago orduan? Barren gaiztoko umea dek ori. Iltzeraiñoko gorrotoa artu, alajainkia! Gu baitzera ez ote da ura joan? -Orain non ezkutatu bear diagu? -zion aitak. -Goazen Etxeberriko tabernara. -Motell, oiek gure etsaiak dituk. -Ez beldurtu. Andik etorri naiz; eta, salbatzen bazaituztet, ara joateko esan didate. Oiek ez dira 112
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz