BCCCAP00000000000000000001792

Erasoa Ni an ote nengoen jakitera noski. Auxe dek nere ordua -nion-. Oiek bapo zeudek. Etzeukatek atera– tzeko asmorik. Agian, goiko gelan ez dek iñor egon– go. Jauna, lagun zaiozu seme bati bere aita salba– tzen». Ori esan ta ixil-ixilik urbildu nintzan, paper txiki arek erakutsi zidan lekura. Lurretik bost bat metrora zegoen leioa, teillatu sapaia jotzen zuela. Baiña igo ta jexteko erreza, sasoiko batentzat beiñepein. Lotu– ta zeudenak, biak ere, ala ziran oraindik. Matsa zegoen lodia, ormaren alde guzietara adas– kak zabaltzen zituela; eta, erori etzedin, burnizko ziri batzuk bertan sartu ta aiei lotua. Lenbailen egin nai nuen. Agian iñoizka ta txandaka aterako ziran sukal– deko zelatariak. Sakelean laban txorrotx bat neraman, aien lotu– rak mozteko; eta makil moztaka sendo bat gerrian. Leioak etzeukan ez krisketa ta maratillik. Bultza ta ixten zana zan. Ori banekien. Utzitako gela zaar bat zan ura, juxtu xamar egindakoa. Etziran bi illebe– te, gela artan bertan saskigiñean aritu nintzala. Makilla gerrian artu, aitaren egin, aingeru guar– dakoari aitagure bat errezatu ta asi nintzan igotzen, matsetik ez, ormatik, arriz egindako zarpiatu gabeko orma latz bat zan ta. Euria ta aizea txistuka, ta ormatik aidatzeko mo– duan. Askotan, tximistak egunez bezela argitzen zi– tuen inguruak. Ondoren etxea dardarazteko aiñako ortotsak. Alare, zailla zan ni orman gora ikustea. Mats aundi orritsu arek estaltzen niñuen. Banijoan geldi-geldi gora, eskuak eta oiñak non jarri aztakatuz. Leioa arrapatutakoan, itxogin alditxo 111

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz