BCCCAP00000000000000000001792

Azkeneko saskigillea nik. Bestela, eziñezkoa litzaidake aiek salbatzea. Ne– re burua galtzera joango nintzake. -Agur, bada, Joan Mañuel, geiago alkar ikusten ez badegu ere. Jainkoak lagunduko al dizu. Aiek barrura, ta ni kanpora erten nintzan. Ekaitz ikaragarria zerabillen. Euri ta kazkabarra, tximista eta trumoi-otsa aterrunik gabe. Etxean geratzeko gi– ro obea zegoen, kanporako baiño. Nik nai nuen lane– rako oberik ezin aukeratu, berriz. Ni !anean ari nin– tzan lekutik lau kilometrora zegoen etxe aundi ura. Lasai-lasai joan nintzan. Baiña biotza ez neukan ala. «Ez ote da au itxu-itxuan txoro baten jokaera ausartegia izango? Dana dala, goazen» nion nere buruari. Ez neukan ezertarako presarik. Zenbat eta be– randuago joan, orduan ta seguruago neretzat. Eta banekien, eguraldi arekin eta ordu artan, bidean ez nuela iñor topatuko. Nere neurriak artu nituen. Bertara iritxi nintza– nean, poliki-poliki etxe guziari azterketa bat egin nion, zelatariren bat ikusten ote nuen. Ezta zakurrik ere. Eguraldi arekin denak legorrean egongo ziran. Sukaldean, ordea, argia zegoen. Ixil-ixilik joan ta begiratu nuen leiotik. Urdea aleena! Beste iru moz– korrekin an zegoen gure mutil zaarra, kontu kontari. Nere susmurrak egi biurtu ziran. Barrura begira nengoela, atera zan petral ura kanpora. Baiña ez niñun ikusi. Nai izan banu, nera– man makilla moztaka arekin bertan txikituko nuen. Etzitzaidan komeni, ordea, barman zeudenak oartu– ko ziran ta. Etxea inguruz-inguru aztertu ondoren, pixa egin ta sukaldera sartu zan. «Zertara joan ote da ori alkate berriaren etxera? 110

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz